XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zergaitizkoak edo kausalak

- Aldizkoak edo tenporalak

- Erazkoak edo modalak

- Helburuzkoak edo finalak

- Kontsekutiboak edo ilatiboak

IV.3.1. ESALDI OSAGARRIAK.-

Esaldi nagusian txertaturik daude esaldiok eta sujeto edo osagarri eginkizuna betetzen duen izen sintagmaren zeregina bere burutzen dute.

Baina, beste era batera esan, aditz menperatzaileari egiten diogun galdera bati ZER? galdera, gehienetan, erantzutera datoz esaldiok.

Adibidez:

- Lan egitea gauza ona dela uste dut

ZER uste dut?:

- Lan egitea ona dela!

- Pianua jotzen dihardu.

ZERTAN dihardu?:

-Pianua jotzen!

- Bere bururik ezak (buru gabeziak) galdu du

ZERK galdu du?:

-Bere bururik ezak!

Osagarrizko esaldiotan bi sail bereiztuko ditugu:

- Arruntak eta

- Zehar galderazkoak

IV.3.1.1. Osagarrizko esaldi arruntak.-

Arruntak diogunean, gure sailkapenari jarraituz, galdera ez diren osagarriak aipatzen ditugu.

Beste norbaitzuk egin ohi duten sailkapenari begiratuz, zera esan beharko litzateke: hementxe sartuko liratekela sujetu edo osagarri diren esaldi osagarri guztiak 1 Argi dago galderazkoak ere bertan sartzen direna. Ik Villasante, SINTAXIS DE LA ORACION COMPUESTA, 61. orr. eta jarr.